XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
-
Hontan, malko artean, LU-k ikusi bide zuen kolore leherketa ugari bat.
Ez zuen zuhaitzik ikusten, ez lorerik, ez
Munduko kolore guztiak agertu ziren kattagorriaren begien aurrean, besterik gabe.
- Zeren zai hago, LU?-, esan zuen ahots batek.
- Goazen jostatzera!.
- O, FUTY!-, erantzun zuen LU-k -.
Hau poza! Berriro ikusiko ez hindudala uste nian.
- Zergatik pentsatu duk hori?-, jakin nahi izan zuen
- Adiskide gara, ez da? Zergatik urrun nintekeen higandik?.
LU-k ingurua begiratu zuen.
Dena kolorez orniturik zegoen, eta berak ere, bere kolore marroia errekuperatu zuen, baina zerbait falta zen: ez zegoen
- Zer gertatzen da?-, galdegin zuen.
- Non dira besteak?.
- Beste basotara joan dituk -, erantzun zuen FUTY-k.
-
- Eta hi? Bakarrik geratu al haiz?.
- Horixe ezetz -, erantzun zuen FUTY-k.
- Oso, oso txikia nauk ni eta ezin naitekek bakarrik geratu.
Baina nire familiari eta niri baso hau gustatu zaiguk eta hementxe geratuko gaituk.
Hain izan zen handia LU-ren poza, jauzi batez adar batetaraino iritsi zela, eta handik beste batetara, eta beste batetara, haren adiskideak bera bezain arin atzetik jarraika zuela.